Bizi-maila duin baterako eskubidea SINATU HEL ;)

Bizi-maila duin baterako eskubidea SINATU HEL ;)

Dakizuenez gero, Desazkunde eta Bizi Onen sareak, herritarren behar eta interesen arabera artikulatutako jendarte bat eraikitzeko proposamenak garatu eta ikustarazteko helburua duen prozesu bat (ikusi PDF) abian jarri zuen.

Etapa honi amaitu, 2018ko otsailaren 23an eta 24anbizimodu jasangarrietarako eskubidearen aldeko Herri Auzitegia egin da Bilbon. Gisa honetako auzitegiak giza eskubideen urraketen ikusezintasunari aurre egiteko helburua duen jendarte zibileko erakundeen estrategia gisa ulertzen ditugu. Kasu zehatz honetan, mundu osoan bizimodu jasangarria izateko eskubidearekin lotutako urraketen inpunitatea nabarmendu eta salatu nahi dugu.

Bizimodu Jasangarrietarako Herri Auzitegiak aldarrikatzen duen ekonomia-eredua pertsonen, ondasun komunen eta bizitzaren jasangarritasunaren zerbitzura dago. Horretarako, duintasunez bizitzeko eskubidea bermatzen duten politikak aldarrikatzen ditugu, baldintzarik gabeko oinarrizko errenta unibertsala eta errenta banatzeko bidezko eredua ezartzearen bidez. Horrez gain lan-esplotazio kasuak salatu ditugu, bizi-maila duinerako eskubidea nabarmen urratzen baitute.

Eragile sindikal eta sozialekin batekin Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan hartzen duela parte.

Lan dinamika honetatik pobrezia eta bazterketa sozialaren aurkako lege herri ekimen bati ekin zaio. Sinatzera animatzen zaitugu!

Ekimen hau honako helburuen inguruan egituratzen da:

  • DsBEra heltzeko baldintzen hobetzea.
  • DsBEren zenbatekoaren hobetzea, berau LsGSrekin lotuz.
  • Gizarte Larrialdietarako Laguntzak-GLLrako eskubide subjetiboa.
  • Etxebizitzarako eskubide subjektiboa.

Deskargatu informazio orria

Eusko Legebiltzarreko mahaiak ekimenaren izapidea onartu du eta Gobernuan diren alderdiek, PSOE eta EAJ hain zuzen, euren lege-proiektua erregistratu dute duela urte bat Artolazabal Sailburuak iragarritako murrizketa guztiekin ekimen soziala baliogabetzeko asmoarekin.

Hau dela eta, sinadura kopururik handiena biltzera behartuta gaude denboraldi oso laburrean. ESK sindikatuko egoitzetatik pasa zaitezkete sinaduren paper-orriak jasotzera edo bertan sinatzeko.

#PobreziariStop

2018-06-29T13:45:36+00:002018 ekaina 29|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment