Bizi-maila duina izateko eskubidea

Bizi-maila duina izateko eskubidea

Herri Auzitegian bizi-mila duina izateko eskubideaz ere hitz egingo dugu.

Bizimodu Jasangarrietarako Herri Auzitegiak pertsonen, ondasun komunen eta bizitzaren jasangarritasunaren zerbitzura egongo den ekonomia-eredua aldarrikatzen du. Horretarako, duintasunez bizitzeko eskubidea bermatzen duten politikak aldarrikatzen ditugu, baldintzarik gabeko oinarrizko errenta unibertsala eta errenta banatzeko bidezko eredua ezartzearen bidez. Gainera, bizi-maila duinerako eskubidearen urraketa nabarmen gisa ulertzen ditugun lan-esplotazio kasuak salatu nahi ditugu.

ERAKUNDE DOKUMENTATZAILEA: ARGILAN-ESK
TOKIA: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA (EAE)

Gutxieneko errenten sistemaren porrota

Jarraian aurkezten den kasua, Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) 1989az geroztik, ongizate estatuaren gabeziei aurre egiteko martxan jarri ziren pobreziaren aurkako politiken baitan kokatzen da.

Gaur egun EAEn indarrean dagoen gutxieneko errenten sistema 18/2008 legeak arautzen du. Hau 2011n aldatu zuten, laguntza jasotzen zutenei baldintza gehiago eskatuz eta aukerak murriztuz. Hiru laguntza mota daude: 1) Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE), oinarrizko gastuak ordaintzera bideratua, 2) Etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO), etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko, 3) Gizarte larrialdietarako laguntzak (GLL), gizarte-bazterkeria prebenitu, arindu edota ekidin dezaketen gastu zehatzak ordaintzen laguntzeko.
Hiru prestazio mota horiek jaso ahal izateko baldintza asko bete behar dira. Ia 30 urte geroago, EAEko prestazio sistema eraginkorra izan dela muturreko txirotasuna prebenitzerako orduan, baina ez duela txirotasuna osotasunean ezabatzea lortu; izan ere, EAEko pertsona txiroen %31 ez dira sistemara iristen, eta sistemara iristen direnen %47k txiro izaten jarraitzen dute. Gainera, nahiz eta eredu honen defendatzaileek kontrakoa adierazi, enplegagarritasunaren porrota erabatekoa izan da. Bestalde, 2012. urtetik Lanbideren kudeaketa erabilgaitza da, eta ondorioz, laguntzak jasotzen dituztenak gero eta gehiago sufritzen ari dira.
Nerearen kasua. Nereak DBEa jasotzen zuen 2013. urtetik, 3 pertsonako bizikidetzako unitate baten titularra zelako (bera, kidea eta semea).

2017ko ekainaren 8an Lanbidek DBEa eten zion hiru arrazoirengatik, nahiz eta Nereak arrazoi horiek aurrez justifikatu zituen. Arrazoi horiek honako kontuekin lotu zituzten: bere kideak Brasilen zituen ondasunen ziurtagiri bat, senideengandik jasotako diru-sarreren berri Lanbideri ez ematea eta Nereak egindako ustezko iruzurra, zeinaren arabera aitortu ez zituen bestelako diru-iturriak zeuzkan.

2017ko uztailaren 7an Nereak aukerak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, eta horrekin batera, baita honako dokumentuak ere: Brasileko ondasunen ziurtagiriaren eskaera-gordekina (Lanbidek exijitzen duen Hagako aitortzarik gabe), diru-sarreraren bat egin zuten senideen zinpeko deklarazioa, eta izandako beste diru-sarreren jatorria iruzurra zela ukatzen zuten arrazoien justifikazioa, nahiz eta azken motibo horiek Lanbidek ez zituen aintzat hartu. Hala ere, Lanbidek 13.000 € baino gehiago itzultzeko eskatu zion Nereari. Eusko Jaurlaritzak (EJ) Lanbideren kudeaketa arazoak DBE/EPO laguntzak jasotzeko eskubide subjektiboa erasotzeko baliatzen ditu. Honek, bizikidetza unitate askok praktikan baldintzak bete arren, laguntzak jasotzea eragozten du, eta beste hainbat sistematik kanporatzen ditu be, prozedura ilegalen eta administrazio-praktika okerren bidez.

Honek agerian uzten du egungo errenta minimoen sistemak ez duela inoiz txirotasuna ezabatzea lortuko. Hortaz, geroz eta beharrezkoagoa da diru-sarreren bermea herritarren eskubide unibertsal eta baldintzarik gabekoa gisa ulertzen dituen eredu baten alde egitea.

ERAKUNDE DOKUMENTATZAILEA:Mujeres Transformando
TOKIA:San Salvador

Etxeko brodatzaileak, esplotazioa eta ikusezintasuna

El Salvadorren emakumeek beren etxeetatik egiten duten ehungintza lana ikusezin bihurtzen da jendartean, besteak beste, maquila enpresei brodatzaileen esplotazio-baldintzak eta lan-eskubideen urraketak ezkutatzea interesatzen zaielako.Maquila enpresek gehiegizko esplotazio baldintzetako lan prekarioak eskaini ohi dizkiete herrialdeko landa-eremu txiroetako emakumeei. Horrela, etekin-tarte handia daukate, hilabeteko 56.00$ dolar inguruko soldaten kontura. Etxetik lan eginez seme-alabak zaintzea errazagoa delako ideia saltzen dute enpresek, baina ondorioz lanaldi bikoitz eta hirukoitzak inposatzen dituzte. Etxetiko lanak, gainera, loturarik eza sortzen du langileen artean, eta horrek, beren eskubideak defenda ditzaten eta lan-baldintzak hobetzeko negoziazio-proposamenak egin ditzaten antolatzeko sarea sortzea eragozten du. Horrela, enpresek langileak esplotatu eta haien aurka indarkeria erabiltzen dute lan-eskubideak urratuz, langileek pairatzen duten errepresio nabarmena, mehatxuak eta etengabeko lan-jazarpena ahaztu gabe. Gainera, ekoizpen-helburuak altuakbete ezean zigorrak inposatzen dizkiete langileei. Honek batzuetan 12 eta 14 ordu artean lana egin behar
izana dakar, senide eta seme-alabak tartean sartu behar dituztelarik.

Etxetiko langileak babestu beharko lituzkeen marko legala existitzen bada ere, praktikan, lan-eskubideak bermatu ordez, marko horrek. lan-baldintzak malguagoak eta prekarioagoak bihurtu ditu El Salvadorreko Estatuak, Lan Ministerioaren bidez, ez ditu eraginkortasunez babesten lan-sektore honi dagozkion eskubideak.

Halaber, etxetiko langileen ekoizpen-kateek agerian uzten dituzte beren ikusezintasun, prekarietate eta esplotazio egoeraren erantzukizun-kateak; estatuak berak, El Salvadorko maquilek eta enpresa azpikontratatzaileek osatutako katea, alegia. Erakundeek ezikusiarena egin, enpresek erantzukizunak saihestu.
Rosak 35 urte zituen eskuz brodatzeko lanak jasotzen hasi zenean. Landa-eremuan bizi da, Paisnal udalerrian, San Salvadorren. Bost seme-alaba ditu, eta egoera ekonomiko prekarioa. Hasieratik, alabekin egon ahal izateko, etxetik lan egiteko aukera eskaini zioten. Seme nagusiak 15 urte zituen orduan, eta Rosa laguntzen zuen brodatze lanean.

Lanak eragindako osasun-arazoen, nekearen, bete ezin diren helburuen eta lana ez aitortzearen ondorioz, urte batzuen buruan lanari borondatez uko egiteko dokumentua aurkeztu zuen Rosak; enplegatzaileak, ordea, ez zuen dokumentua sinatu nahi izan, inolako azalpenik eman gabe. Lana borondatez uzteko eskubidea eta lan egindako denborarengatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea etxetiko langileek aldarrikatzen dituzten eta dagoneko aitortuak dauden eskubideak dira; izan ere, enpresak 15 egun ditu kalteak ordaintzeko, eta ordaindu ezean, arrazoirik gabeko kaleratzea dela ebazten da eta epaitegian salatu daiteke.

Etxetiko langileen eskubideak bermatu behar dituzten erakundeek ez dutela “lan-modalitate hau ezagutzen” adierazten dute, eta ezagutu arren, ez dituzte haien eskubideak bermatzen. Horrez gain enpresek lan-erantzukizunak saihesten dituzte, behin-behineko langileak edo zerbitzu-prestazioak direla argudiatuta.

2018-02-26T12:50:35+00:00 2018 otsaila 23|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment