Joan den 2016ko maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, Donostian, Bizitza Jasangarri baterako Eraldaketa Jardunaldiak egin ziren, Interredek antolatuta.

Mugarik Gabek Tokiko Jardunbide Egokien mahaian hartu zuen parte, Desazkunde eta Bizitze Ona Sarearen lanarekin 2010ean hasi zen Bizitza Jasangarrien Prozesua aurkeztuz. 2016. urtean amaitu da hainbat kolektibo elkartzeko eta hausnarketa egiteko prozesua, eta horrek argitalpena aurkezteko bidea eman du.