Beste jarduerak

Zaintza-sistema eta OITko 189 hitzarmena

Bizimodu jasangarriagoetarantz doan ibilbide honetan, kontuan hartu behar dugu, alde batetik, naturarekiko mendekotasuna dugula bizitzeko beharrezko gauzak eskuratzeko, eta bestalde, bizitza ezinezkoa dela beste pertsonen zaintzarik jaso gabe. Hortaz, zaintza-lanaren aitortza eta lehentasuna aldarrikatzen dugu Bizitza jasangarrien aldeko Herri Auzitegian, gizarte osoak partekatu beharreko erantzukizuna den neurrian, horrela bermatuta egon dadin pertsona orok zaintza-sistemak baliatzeko aukera, eta baita zaintzaileen duintasuna eta lan-baldintzak ere. (gehiago…)

2018-09-05T12:54:32+00:002018 uztaila 30|0 Comments

Gaur, AHTren aurkako ekintzak eta elikadura burujabetzari buruz hitz egiten ari gara

Gaur, uztailaren 25ean Donostiako epaitegian AHTren aurka 2010 urtean Itsasondoko mehategietan egin zen desobedientzia ekintzaren epaiketa deitu dute.

Gure elkartasuna berak izango da.

Bizimodu jasangarrietarako auzitegian lurraren eta uraren garrantzia aldarrikatzen dugu, ezinbesteko ondasun komunak diren neurrian. Gure ustez, kasu guztietan, lurraldeaz hausnartzeko parte hartzeko mekanismoak txertatu behar dira.

Nahi baduzu, hemen dago informazio gehiago kasu honetan ūüėČ

(gehiago…)

2018-07-25T13:40:31+00:002018 uztaila 25|0 Comments

Badakizu zer den energia burujabetza?

Gizarte jasangarriagoak eta bidezkoagoak eraiki nahi baditugu, ezinbestekoa da pertsona guztientzako baliabideen eskuragarritasun unibertsala bermatzea, duintasunez bizitzeko oinarrizko beharrak asetzea posible izan dadin. Zentzu horretan, legeek bizitzeko beharrezko den energia sarbiderako oinarrizko eskubidea bermatu beharko lukete, baita pertsonen zein lurraldeen energia burujabetza ere.

(gehiago…)

2018-07-25T13:52:17+00:002018 uztaila 19|0 Comments

Bizi-maila duin baterako eskubidea SINATU HEL ;)

Dakizuenez gero, Desazkunde eta Bizi Onen sareak, herritarren behar eta interesen arabera artikulatutako jendarte bat eraikitzeko proposamenak garatu eta ikustarazteko helburua duen prozesu bat (ikusi PDF) abian jarri zuen.

(gehiago…)

2018-06-29T13:45:36+00:002018 ekaina 29|0 Comments

Beste supermerkatuak posible ahal dira, etorri gurekin hurrengo asteazkenea!!

Azken urteotan, gure eguneroko erosketa multinazional gutxi batzuen eskuetan dago. Enpresa hauek beraien etekinak handitzeko ondasun naturalak esplotatzen dituzte, produkzioa mila kilometrotara deslokalizatzen dute eta milaka pertsona esplotatzen dituzte lan-baldintzak bidegabeko eta ez duin lan-baldintzak erabiliz.

Honen kontra, gero eta gehiago gara bestelako ‚Äúsupermerkatuak‚ÄĚ bultzatzen ditugunok, autogestioan eta lankidetzan oinarritutakoak. Proiektu hauek ekoizpen ekologikoa eta jasangarrian oinarritzen dira, produkzioaren birkokatzean eta zirkuito laburretan eta, lan-baldintzak duinak eta bidezkoak ziurtatzen dituzten ekoizpen-proiektuak babestean.

(gehiago…)

2018-05-16T12:34:06+00:002018 maiatza 16|0 Comments

Tribunalaren esperientziaren aurkezpena Ekologia Jardunaldietan

Apirilaren 12an, osteguna, 18:30etan, Loiolako Kultur Etxean egongo gara Ekologia Sozial eta Politikorako Jardunaldietan Bizmodu Jasangarrietarako Eskubidearen Aldeko Herri-Auzitegiaren esperientzia aurkezten.

Otsailean tribunalean egoteko aukerarik izan ez bazenuen, esperientzia, salatu ziren kasuak, agerian utzi nahi izan genituen eskubideen urraketak eta Bizimodu Jasangarrietarako Eskubideak bermatuta egongo diren jendarte ereduak eraikitzeko bide honetan egiten dihardugun aldarrikapenak ezagutzeko aukera polita izan daiteke hau.

Bertan ikusiko dugu elkar!

2018-04-11T15:51:38+00:002018 apirila 11|0 Comments

Tipi-Tapa: Bizimodu jasangarrietarantz dokumentalaren proiekzioak

“Tipi-Tapa: Bizimodu jasangarrietarantz” dokumentalaren proiekzioak

– martxoak 1 marzo, 18:00etan, Amurrio (Capilla de Amurrio Bidean. C/ el
Refor s/n)
–¬† martxoak 16 marzo, 18h00etan, Elburgo (Sala de Encuentro, Polideportivo
Landederra (2ª planta)
–¬† martxoak 24 marzo, 18h00etan, Lantar√≥n (Sal√≥n de Actos)
– martxoak 24 marzo, 18:30, Donostia ( Loiolako kultur etxea. Aralar Mendia
Kalea, 17)
– martxoak 29 marzo, 18:00etan, Gasteiz.(Bioalai, Calle Txalaparta, 19-23)

2017-02-22T19:19:04+00:002017 otsaila 22|0 Comments