Pobreziarekin bukatuko duen DSBE bat behar dugu.

Pasa den abendua, Eusko Jaurlaritza eta EH Bilduren arteko 2019ko aurrekontuen balizko akordio baten apurketarekin bukatu genuen. Apurketa horrek pozten gaitu akordio txar bat zelako, EH Bildu negoziatzera inoiz sartu behar ez zena.

Urtea aurrekontu luzaketarekin hasi dugu, baina Eusko Jaurlaritza hori zuzentzen saiatuko da Ā«2019rako Premiazko Aurrekontu Neurrien LegeĀ»arekin. Honako hauek biltzen dituen proposamena aurkeztu dute zehazki: funtzionarioentzako % 2,25eko soldata igoera, hezkuntza pribatura bideratutako finantziazio publikoaren hobekuntza bat eta DSBEaren % 3,5eko igoera eta % 4,5ekoa eskubide horren jasotzaile diren pentsiodunen kasuan. Azken hori, pentsiodunei dagokienez, joan den abenduan aurrekontuen negoziaketan EAJ-PSEk egindako eskaintzaren oso azpitik dago.

Igoera proposamen hori huskeria bat da, Patxi Lopezen (PSE-PSOE) Eusko Jaurlaritzak 2012ko aurrekontuetan % 7ko murrizketa egin zionetik DSBEko diru laguntzek jasandako atzerakada handiarekin konparatzen badugu. EAJ-PSEren ondorengo gobernuek mantendu dutena, batez ere Urkulluren gobernuak urtez urte DSBEaren legediko klausulari men ez egitea erabaki zuenetik, zeinak DSBEaren zenbatekoa LGSaren % 88ra eta pentsioen % 100ra iristea behartzen zuen.

Eusko Jaurlaritzaren proposamena da langabetuen edo lan prekarioa dutenen sarrera 667ā‚¬ arte osatzea, baina Ā«Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko LegeaĀ» aplikatuta 924ā‚¬ artekoa izan beharko litzateke, 257ā‚¬ko murrizketa euren sarreretan, alajaina. Pentsiodunen kasuan, aldiz, 285 eurotako murrizketaz ari gara, euren erretiro pentsioa 765 eurora arte osatua izango dute, legea beteko balitz, ordea, 1.050 eurora artekoa izan beharko litzateke. Laburbilduz, EAJ-PSEren proposamena jendarte honetako pertsona txiroenen sarrerak % 37 murriztea da.

Ondorioa argia da. 2012tik, 2008-2013 Atzeraldi Handiaren puntu gorenetik, gure jendarteko pertsonarik zaurgarrienak, DSBEa jasotzen duten pertsonetan nortuak, EAEko ondoz ondoko Gobernuek eta horien aurrekontuek zigortuak izan dira. Ekonomia zikloak aldaketa izan duenean, azken bosturtekoan gertatu bezala, diru laguntzen susperraldian zerbait aurreratu ordez, gizarte talde gehienetan gertatu dena, euren egoerak makurtzen jarraitu du.

Eusko Jaurlaritzak, beste behin ere, pertsona txirotuenei bizkarra eman die, pobreziarekin bukatzeko gai izango den proposamen bat aurkezteko aukera galtzen utzita. Pobrezia arriskuan dauden 318.000 pertsona bazterrean utzi ditu, biztanleen % 14,5, horietako asko emakumeak.

Gogoratu beharra dugu Eusko Jaurlaritzaren beraren Ā«Pobrezia eta Gizarte-ezberdintasunen InkestaĀ»k diola badirela 60.000 pertsona pobrezia larriko egoeran egonda ere DSBEa jasotzen ez dutenak, eta beste 63.000 pertsona (jasotzaileen % 47) jasota ere pobre izaten jarraitzen dutenak, hortaz, DSBEaren inguruko edozein proposamenen helburua egoera horri buelta ematea izan beharko litzateke: txiroa den inor DSBEa jaso gabe ez geratzea edo horren hartzaile den inork pobre izaten ez jarraitzea.

Bete-betean hauteskundeei begirakoa den EAJ-PSEren proposamen honen ostean, datozen egunetan Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdien eta oposiziokoen arteko adierazpenak entzungo ditugu, ez da, zoritxarrez, gaia sakonean eztabaidatuko, pobreziarekin nola bukatu, adibidez, hauteskunde hitzorduari begira hobekien geratzen saiatu baizik ez dute egingo.

Gure bidea beste bat da. 2017. urtean bazterketa sozialaren aurkako plataformek, tartean Argilan-ESK, Ā«EZETZ ESATEN DIOGUĀ» ekimenaren barruan 19 egunetako gose greba egin genuen aipatutako murrizketa berdinak erretiratzea aldarrikatzeko, eta herri honetako gehiengo soziala osatzen duten antolakunde sozial, sindikal eta politiko zenbatezinen babesa jaso genuen. Bidegabekeria latz honi aurre egiteak azken urteetan pobreziarekin bukatzeko gai den DSBE baten alde batu garen dozenaka antolakunderen elkartasuna berriz aktibatzea eta gure protestak kalera ateratzea eskatzen du.

ARGILAN-ESKko Kidea

2019-08-22T16:40:13+02:002019 otsaila 25|0 Comments

#IrauliGabonak laburmetrai lehiaketaren epaimahaia ezagutu ezazu

Epaimahaia dagoeneko #IrauliGabonak lehiaketara aurkeztutako zortzi laburmetraiak aztertzen ari da. TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles kanpaina eta Mugarik Gabek antolatu dute lehiaketa hau. (gehiago…)

2019-02-25T12:42:30+02:002019 otsaila 14|Tags: |0 Comments

TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz, hausnarketa eta azterketa kolektibo baten emaitza den sozializazio eta komunikazio kanpaina bat da


(gehiago…)

2019-02-25T13:05:05+02:002019 otsaila 7|0 Comments

Gabonetako kontsumo gehiegikeria salatzeko laburmetrai lehiaketa bat antolatu dute

ā€˜TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOSteniblesā€™ kanpainak eta Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak laburmetrai lehiaketa bat antolatu dute Gabonetan ematen diren gehiegikeriak nabarmentzeko, batez ere kontsumoari lotutakoak. #IrauliGabonak lelopean, partaideek jaialdi hauetako dinamikak kritikatu, salatu edo parodiatu beharko dituzte eta baita ere bizitza jasangarriagoen aldeko alternatiba sozialak eta ekologikoak ikustarazi.

(gehiago…)

2019-02-25T12:50:13+02:002018 abendua 20|0 Comments

TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles Kanpainaren lehiaketa bat

BIDEO LABURREN LEHIAKETA

Egun hauetako gehiegikeriez aspertuta? Baā€¦ #IrauliGabonak

2018ko abenduaren 12tik otsailaren 7ra izango da #GabonakIrauli ā€œTIPI-TAPA bagoaz: Hacia Vidas SOSteniblesā€ kanpainako lehen film labur txapelketa.

(gehiago…)

2018-12-05T13:56:05+02:002018 abendua 5|0 Comments

Gaur, AHTren aurkako ekintzak eta elikadura burujabetzari buruz hitz egiten ari gara

Gaur, uztailaren 25ean Donostiako epaitegian AHTren aurka 2010 urtean Itsasondoko mehategietan egin zen desobedientzia ekintzaren epaiketa deitu dute.

Gure elkartasuna berak izango da. (gehiago…)

2019-02-25T12:56:58+02:002018 uztaila 25|0 Comments

Badakizu zer den energia burujabetza?

Gizarte jasangarriagoak eta bidezkoagoak eraiki nahi baditugu, ezinbestekoa da pertsona guztientzako baliabideen eskuragarritasun unibertsala bermatzea, duintasunez bizitzeko oinarrizko beharrak asetzea posible izan dadin. Zentzu horretan, legeek bizitzeko beharrezko den energia sarbiderako oinarrizko eskubidea bermatu beharko lukete, baita pertsonen zein lurraldeen energia burujabetza ere.

(gehiago…)

2018-07-25T13:52:17+02:002018 uztaila 19|0 Comments