#TIPITAPAbagoaz Hacia vidas SOStenibles kanpaina aurrera doa, baina ekintzak ez dira amaitu! Ekainaren 6an kanpainako komikiaren aurkezpena egingo dugu Bilbon eta ekainaren 7an dokumentala ikusiko dugu Hernanin.

Aipatu bezala, ekainaren 6an, #TIPITAPAbagoaz bizimodu jasangarrietarantz kanpainako komikiaren aurkezpenera gonbidatzen zaitugu. Komikia irakurtzeko, zabaltzeko, hausnartzeko eta gozatzeko aproposa da-eta! Aurkezpena arratsaldeko 19:00etan izango da Louise Michel liburudendan. Animatu!

Ekainaren 7an, aldiz, Gipuzkoara egingo dugu saltoa, Hernanira hain zuzen ere. 19:00etan Plaza feministan elkartuko gara #TIPITAPAbagoaz Hacia vidas SOStenibles dokumentala ikusi eta solasaldia gozatuz, elkarrengandik ikasteko. Animatu!

Amaitzeko, oraindik kanpainako manifestuaren alde sinatu ez baduzu, orain duzu aukera! Hemen sartu eta sinatu!