Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz‘ argitalpenak gizarte-antolaketarako eredu berriak proposatzen ditu, bizitzaren eta planeta berearen zaintza erdigunean kokatzen dituztenak. Argitalpena Bilbon, joan den 2016ko ekainaren 3an, egin ziren Desazkunde eta Bizitze Ona V. Topaketetan aurkeztu zen, eta 17 erakundek egindako lan kolektiboaren emaitza da.

Jarraian Mugarik Gabeko Maite Ezquerrori Euskadi Irratiko Bostekoa programan egindako elkarrizketa aurkituko duzue, non Desazkunde eta Bizitze Ona Sareko beste erakundeekin batera azken urteotan egindako lana azaltzen digun; lan horren emaitza den argitalpena bizitzaren eta planeta beraren zaintza erdigunean kokatzen dituzten gizarte-antolaketa eredu berriak proposatzen dituzten korronte ezberdinak gurutzatu eta erkatu izanaren ondorioa da. Funtsean, lau dira hausnarketa-ardatzak: elikagai-subiranotasuna, egungo eredu energetikoa, ekonomiaren birlokalizazioa eta zaintza.

Horrez gain, Maite Ezquerrok aurreratzen digu, hurrengo irailean, Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialista Bilbon egingo dela. Aurreko topaketak berriz Genevan eta Madrilen egin ziren. Bizkaiko hiriburuan, topaketak bi erronkatan ardaztu dira: urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala.

2016ko abuztuaren 18an emandako elkarrizketa osoa entzuteko, sakatu hemen.

2016ko abuztuaren 8an emandako elkarrizketa laburtua entzuteko, sakatu hemen.