#TIPITAPAbagoaz kanpainan sinadura eta atxikimendu ugari bildu ditugu webgune honetatik eta baita presentzialki egin ditugun ekintzen bidez ere. Horretaz gain, hainbat erakunderekin ere elkartu gara.

Arartekoarekin; Emakunderekin; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin; Basauri, Donostia, Hernani eta Gasteizko Udalekin elkartu gara eta beren atxikimendu adierazi diote kanpainari.

Mila esker kanpaina era batean edo bestean zabaldu duzuen guztioi! Hemen klik eginez gero, orain arte kanpainan egindakoa era laburrean ikusi ahal izango duzu.