Gaur, uztailaren 25ean Donostiako epaitegian AHTren aurka 2010 urtean Itsasondoko mehategietan egin zen desobedientzia ekintzaren epaiketa deitu dute.

Gure elkartasuna berak izango da.

Bizimodu jasangarrietarako auzitegian lurraren eta uraren garrantzia aldarrikatzen dugu, ezinbesteko ondasun komunak diren neurrian. Gure ustez, kasu guztietan, lurraldeaz hausnartzeko parte hartzeko mekanismoak txertatu behar dira.

Nahi baduzu, hemen dago informazio gehiago kasu honetan 😉

Azpiegitura suntsitzailea eta bideraezina.

1998. urtean abiadura handiko tren baten inguruko zurrumurruak hasi ziren, hiru euskal hiriburuak elkartu ondoren hiriburuok Espainiako eta Frantziako Estatuekin lotuko zituena. 2004-2005 artean publikoki aurkeztu zen Abiadura Handiko Trenaren (aurrerantzean, AHT) ibilbidea, gaur egun Euskal Y izenaz ezaguna dena (192 km-ko ibilbidea); guztira, 10.000 milioi euroko inbertsioa dakar azpiegitura honek. Planifikazioa eta diseinuaren eskumena Espainiako Gobernuaren Sustapen Ministerioarena eta Eusko Jaurlaritzarena izan da.

2006an hasi zen AHTa eraikitzeko obra, eta euskal paisaiaren bereizgarritasunak direla eta, ibilbidea konplexua eta suntsitzailea da: %70 tuneletan barrena doa, eta %10 zubibideetatik. Gaur egun, ibilbidearen zati handi bat eraikitzen dabiltza oraindik ere, eta azpiegiturari dagozkion alderdi garrantzitsu batzuk ez daude zehaztuta.

Trenbide-sare hau Espainiako eta Frantziako Estatuko hiriburuen artean konexio azkarra edukitzeko asmatu zen bereziki. Hala ere, ez dago bi konexio horiei buruzko proiekturik ezta aurrekonturik, eta zalantzak daude bideragarritasunari dagokionez. Gainera, adituen arabera, hiriburuen arteko distantzia laburra dela eta, AHTak ezin izango du bidaietan denbora nabarmen murrizteko espero zen abiadura hartu. Erabiltzaile profil nagusia negozio-gizon zuria da, eta horrek errenta baxuko pertsonak baztertzea dakar.

Hartara, AHTaren arrakastaren hasierako oinarriak, gaur egun, ezerezean geratu dira. Lurraldearen defentsaren eta elikadura burujabetzaren alde mobilizatuta.

Bestalde, elikadura burujabetzako ikuspegitik, hipotekatu egin da lurraren erabilera (674 hektarea desjabetu dira) eta baita baliabide natural asko ere; horrela, pertsonei premia errealekin bat datorren lurralde-antolaera ukatu zaie, eta tokiko elikagaiak ekoizteko aukera oztopatu. Bilbon ospatutako Bizimodu Jasangarrietarako Herri Auzitegiak 1.400 eta 1.600 biztanle dituzten Atxondo eta Ezkio Itsaso herrietako kasu paradigmatikoak salatu egin nahi ditu, . Nekazaritza tradizioa duten bi herrioi lurraldearen zati handi bat desjabetu diete.