Gaur, martxoak 24, #TIPITAPA bagoaz! Bizitza jasangarrietarantz kanpainaren aurkezpena egin dugu Donostian.

17:30ean hasi gara Loiola auzoan informazioz betetzen Oihulari Klowneko lagunekin: parke, kafetegi eta kaleetan barrena ibili gara.

Ostera, TIPI-TAPA Bizitza jasangarrietarantz dokumentalaren aurkezpena eta bertaratutakoekin solasaldia izan dugu.

Mila esker bertaratu zareten guztioi, plazerra izan da!

Manifestua irakurri eta zure atxikimendua adierazi nahi baduzu hemen klik egin eta sina ezazu bizimodu jasangarri baten alde.