Jadanik badakizuen moduan, azaroaren 29an Tribunal sinbolikoak antolatu genituen Donostian.

Mila esker bertaratu zinetenoi, solasaldi interesgarria izan genuen. Azaroa amaitzeko modu paregabea izan zen.

Jarraian, Tribunaletako argazki batzuk dituzue:

Tribunaletan hitz egin genuena era grafikoan sortu eta bildu dugu, hemen klik eginez gero artxiboa jaitsi eta osotasunean ikusteko aukera duzu.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu urte osoan zehar antolatu ditugun ekintza eta jardunaldietara bertaratu zareten guztioi. Abenduan deskantsua hartuko dugu indarberritzeko eta datorren urtearekin batera, ekintza berri eta desberdinekin bueltatuko gara!