Bizimodu Jasangarriak (Vidas SOStenibles) pairatzen ari garen krisiei (klimatikoa, osasunarena, ekonomiarena, zaintzena…) aurre egiteko proposamen bat dira. Uda Ikastaro honetan, krisi horiei aurre egiteko eta beste eredu sozial eta ekonomiko bat ezartzeko funtsezkoak diren lau ardatz tematiko landuko dira: elikadura, kontsumitzen dugun energia, pertsonen zaintza eta ekonomia. Ikuspegi lokal eta global batetik, horien guztien arteko loturak ikusiko ditugu, inguratzen gaituen mundua aztertuko dugu, dagoeneko martxan dauden aldarrikapenak ezagutuko ditugu, eta ikusiko dugu nola jokatu dezakegun gure eguneroko bizimoduan, gizartea justuagoa eta jasangarriagoa izateko.

Uda Ikastaro hau 2019an egin zen “Estamos a Tiempo, cómo caminar hacia las Vidas SOStenibles” ikastaroaren jarraipen eguneratua eta metodologikoki egokitua da.

Oraingo honetan, Uda Ikastaroa egokitu da goizeko 2 saio egiteko, aurrez aurreko eta online formatuan. Ikastaroa praktikoa izango da nagusiki, eta eztabaida, parte hartze ekitatiboa eta talde lana bultzatuko ditu, erronka kolektibo txiki bat lortzeko.

Informazio gehiago eta izen-ematiak hemen.