Otsailaren 23 eta 24an burutuko dugun Herri-Auzitegian orain arte aurkeztutako ardatzez gain -elikadura burujabetza, energia eta ekonomia-, zaintzen inguruan ere jardungo gara.

Bizimodu jasangarriagoetarantz doan ibilbide honetan, kontuan hartu behar dugu, alde batetik, naturarekiko mendekotasuna dugula bizitzeko beharrezko gauzak eskuratzeko, eta bestalde, bizitza ezinezkoa dela beste pertsonen zaintzarik jaso gabe. Hortaz, zaintza-lanaren aitortza eta lehentasuna aldarrikatzen dugu, gizarte osoak partekatu beharreko erantzukizuna den neurrian, horrela bermatuta egon dadin pertsona orok zaintza-sistemak baliatzeko aukera, eta baita zaintzaileen duintasuna eta lan-baldintzak ere.

Pertsona zaintzaileen duintasunaz, emakume migranteez eta beste hainbat egoerez hitz egingo dugu. Jarraian egun horietako egitaraua duzu, anima zaitez!

Ostirala, 2018ko Otsailaren 23a

10:30-11:00 Aurkezpena
11:00-11:30 Inaugurazio-hitzaldia: Zertaz ari gara Bizimodu Jasangarrietaz hitz egiten dugunean? Bizi Onen ikuspegi feministaitik hurbilpena – Tita Godinez
11:30-13:15 Zaintzarako eskubidea. Zaintza-sistema justu, parekide eta erantzunkidek. Kasuen aurkezpena Guatemalatik eta Euskal Herritik haien testigantza ematera datozen pertsonen eskutik.
13:30-15.30 Atsedenaldia (bazkari librea)
15:30-17:15 Derecho al territorio y a la soberanía alimentaria. Presentación de los casos a través de testimoniantes desde Argentina y Euskal Herria.
17:30- 19:15 Energiarako sarbide justu eta jasangarrirako eskubidea eta energia-burujabetza. Kasuen aurkezpena Saharatik eta Nafarroatik haien testigantza ematera datozen pertsonen eskutik.
19:30h Itxiera

Larunbata, 2018ko Otsailaren 24a

10:00 Egun on
10:15-12:00 Bizi-maila duina izateko eskubidea. Kasuen aurkezpena El Salvadorretik eta Euskal Herritik haien testigantza ematera datozen pertsonen eskutik.
12.15-12.15 Atsedenaldia
12:15-13:15 Epaimahaiarentzako etenaldia. Bitartean kalean, Lur-Ikara Kabareta. Bihotzerrez-Pantzart taldea.
13:15- 14:00 Epaia eta itxiera